Garunak mugimenduari esker ikasten du. Hau dela eta, Kitsuneko saioetan haurrak beti daude mugimenduan.
Psikomotrizitateari esker, haurrek beraien garapen fisiko, psikiko eta intelektuala estimulatzen dute.
Psikomotrizitatea lantzean, haurrak beraien inguruneaz ohartzen dira eta beraien gaitasunak garatzen dituzte.
Kitsuneko saioetan eskulanak, oreka jolasak, motrizitate ariketak, psikomotrizitate zirkuituak, talde dinamikak... egiten dira
Hau da Kitsuneko ikasleak hainbesteko askatasun eta segurtasunarekin mugitzearen arrazoia.
Zeure begiekin ikusi nahi? Egin ezazu klik bideoan.
Noizbait pentsatu al duzu irakurtze-idazte prozesuak zenbaterainoko garrantzia duen?
Prozesu honek motrizitate fina, begi eta eskuen arteko koordinazioa, hizkuntza, memoria, orientazio espaziala... martxan jartzera bultzatzen gaitu.
Kitsunen lantzen den psikomotrizitateak haurrei irakurketa eta idazketa gustatzeko oinarriak finkatzen laguntzen du.