Kitsune belaunaldia da, Kitsunekin klasera doazen haurrak, azeri koadrila maltzur honen misioa haurrek beraiek bezain burutsuak izatea erakustea da.
Nola? Ikasleek jolasten duten bitartean bere garapen kognitiboa sustatzen duen estimulazio goiztiarreko programa baten bidez.
Kitsunen badakigu gure ikasleekin ondoen konektatzeko modua istorioak direla. Horregatik, eduki guztiak Kitsune taldeak aurkezten ditu istorio moduan.
Kit, Sun eta Neo-On dira talde dibertigarri honetako hiru partaideak. Hiru lagun hauen abenturei esker, haurrek ikasi eta ongi pasatuko dute.
Kitsuneko ikasleek bere 5 zentzumenak oso esna dituzte eta inork baino gehiago garatu dute jakin-mineko genea. Beraiei buruz gehiago jakin nahi duzu? Profiletan sakatu informazio gehiago aurkitzeko..
Komunikazioa, enpatia, bulkaden kontrola etab. landu dituztelako.
Pentsatzen ikasi dute eta arretaz entzutea ulertzeko sekreturik onena dela dakite.
Erraztasun bereziz mugitzen dira motrizitatea, oreka, lateralitatea etab. trebatu dituztelako.
Kitsune belaunaldiak begirada berezia du: jakin-minekoa, ikasteko gogokoa, behaketakoa etab.
Zenbakietara hain ohituta daudenez oso eroso sentitzen dira haien artean.
Kitsune programa herrialdeko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduera edo irakasgai kurrikular bezala ematen da.
Etapa honetan zehar garuna “belaki” bat bezalakoa da. Ez litzaizuke gustatuko gaitasun guzti hau aprobetxatzea bere garapen kognitiboa guztiz hobetzeko?
Jada zure seme-alaba Lehen Hezkuntzan egonez gero, hemen sakatzea gomendatzen dizugu.
Ikerketa zientifikoek frogatu dute Haur Hezkuntzako aldian zehar, haurraren garuna mugimenduari, zenbakizko trebetasunari eta emozioei bereziki sentibera dela.
Horregatik 3 dimentsioetan oinarritutako metodologia lantzen duen estimulazio goiztiarreko programa bat sortu dugu: Matematika manipulatiboak, adimen emozionala eta psikomotrizitatea.
Kitsunen zenbakiak ukitu, biratu, lotu, banatu eta gainjarri egiten dira.
Jolasaren bidez haurrak emozioak identifikatu, adierazi eta gidatzen ikasten dute.
Garunak mugimenduarekin hobeto ikasten du. Horregatik, Kitsuneko ikasleek beti daude mugimenduan.